Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2012/01/25 15:40:37.459 GMT+1

Kooltur Ostegunak: Sad Town Lossers taldea bihar Keu & Fignuh Experience taldearen ordez

Kooltur Ekintza eragintza taldekoek iragarri dutenez, biharko Kooltur Ostegunean aldaketa bat egongo da. Keu Agirretxearen azken proiektuak itxaron egin beharko du Arrasatera etortzeko, izan ere, musikari ondarrutarra ezingo da bihar agertokian egon; "azken orduko kontu batengatik", antolatzaileen arabera. Kontzertua, baina, ez da bertan behera geratuko: Ondarroako Sad Town Lossers taldearen rock lasaia izango dugu bihar. Ohiko moduan, 22:00etan hasita eta bost euroren truke.

Nork: Danbaka.2012/01/25 15:40:37.459 GMT+1
Etiketak: kooltur | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/24 13:02:46.153 GMT+1

Iñigo Zubizarreta (SA): 'Disko latza eta gogorra da; doinu bortitzendako oso letra zuzenak'


Dagoeneko metal estiloaren barruan talde klasikotzat har dezakegu Soziedad Alkoholika. Talde gasteiztarrak bere ibilbideko disko borobilena kaleratu berri du, haien sendotasuna eta esentzia azaleratuta. Jarraitzaileek irrikaz itxarondako lana da.Arrasatekoa da Iñigo Zubizarreta gitarrista. Harekin egon gara.

Cadenas de Odio, tontakeriarik gabeko 13 abestiko lana.
Disko kañeroa da eta SAren esentzia batzen duela uste dut. Asko egiten du entzuten duzun musikak eta horrek daukan influentzia. Gu lokalean batzen gara eta hori da gure emaitza.

Riff gordinekin, erritmo aldaketa oso basatiekin bueltatu zarete.
Hori da gure esentzia. 20 urte baino gehiago daraman taldea da. Hasieran hardcore-punkagoa, orain metalerantz jo du taldeak. Disko gogorra da, latza.

Jarraitzaileek irrikaz itxarondako lana da.
Sesion#2 lehen diskoa berriro grabatu genuen; baina Mala Sangre diskotik, 2008tik, material berria kaleratu gabe geneukan…  Jendea zain zegoen. SAko jarraitzaileak fidelak dira eta zuzenekoetan disfrutatu egiten dute.

Lan sinesgarria da, amorerik ematen ez duena.
Letrak ere horrelakoak dira: salaketa egiteko bide dira. Monarkia, ustelkeria, elizaren hipokrisia eta haren eskandaluak… letra argiak dira. SAk beti egin ditu letra zuzenak, nahiz eta horrek ondorioak ekarri.

Monarkia zalantzan dagoen garai hauetan, Apestáis dator.
Abesti hori orain dela 6 hilabete egin genuen. Baina guk betidanik salatu dugu monarkia; beti egon da ustelkeria, nahiz eta orain publiko egin.

Muturreko metal taldea, thrasharekin bat egiten jakin duena.
Cadenas abestiak oso ondo errepresentatzen du taldearen thrash estilo hori. Corruptos eta Apestáis ere oso metaleroak dira.

Tue Madsenek egindako ekoizpen zaindua.
Beti zaindu izan dugu soinua, asko. Beti ahalegintzen gara gauzak hobeto egiten. Diskoaren soinua krudela da; apaingarri bakoa. Grabatutakoa entzuten da diskoan eta zuzenekoetan. Tue Madsenek berak egin ditu nahasketak Danimarkako Antfarm estudioan. Metal kultura badute Europako inguru hartan eta Tue Madsenek ondo daki metal taldeekin lan egiten. Badaki zer nahi dugun.

Auto-produkziora bueltatu zarete berriro; hasierako sustraietara.
Diskoa fisikoki geroz eta gutxiago erosten da gaur egun. Gure helburua da material ona grabatzea eta jendeak entzutea. Zuzenean jotzea da gure asmo nagusia; diskoak saltzen badira ondo, baina gaur egun zaila da eta gutxi saltzen da. Azal polita dugu, Brent Elliottek egindakoa, eta nahi duenak erosiko duela uste dugu, Interneten edo dendetan.

Nazioartean zabalduko duzue?
Hilaren 28an Jimmy Jazzen joko dugu; otsailean Barakaldon. Hego Amerikara berriro joateko asmoa ere badugu: Txile, Kolonbia edo Argentinara.


Nork: Maider Arregi.2012/01/24 13:02:46.153 GMT+1
Etiketak: soziedad_alkoholika sa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/18 11:11:15.253 GMT+1

La banda del abueloren 'Hau da ene ondasun guztia' bideoa, ikusgai

La banda del abuelok Hau da ene ondasun guztia bideoa Facebook sare sozialera igo du. Joseba Sarrionandiaren bakartasuna eta kartzelari buruzko olerki ezaguna da aipatutakoa. Gainera, Kutxi Marea eta Sorkam-en Las moscas lo devoraran todo errezitaldiaren bideo osoa ere igo dute.

Nork: Danbaka.2012/01/18 11:11:15.253 GMT+1
Etiketak: labandadelabuelo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/16 10:03:29.706 GMT+1

'It's alive', inoiz zuzenean grabatu den diskorik onenetarikoa entzuteko aukera

The Ramones, Queens-eko punk talde mitikoak txundituta uzten zituen zaleak zuzenekoetan. Horren erakusle dugu It's alive diskoa zuzenean aurkezten zuteneko garaia. 1977an grabatu zuen New Yorkeko taldeak It's alive, Londreseko Rainbow Theatre-n. 35 urte igaro badira ere, diskoak ez du gaurkotasunik galdu. Garai haiek berriro bizitzeko edo ezagutu ez zenutenek gertutik bizitzeko aukera izango dute eguenean The Gramones talde gazteiztarraren eskutik. It's alive diskoa goitik behera, berdin-berdin interpretatzen dute eta ikuslea txundituta uzten dute. Ez galdu eguenean Arrasateko gaztetxean 22:00etan.

Nork: Maider Arregi.2012/01/16 10:03:29.706 GMT+1
Etiketak: gramones | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/10 08:21:39.952 GMT+1

Bide Ertzean taldearen zuzenekoa Espaloian

Nork: Danbaka.2012/01/10 08:21:39.952 GMT+1
Etiketak: espaloia bideertzean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/09 09:01:55.955 GMT+1

Zuzeneko DVDa kaleratu du Ez! talde oñatiarrak

Danbaka lehiaketan ezagutu genituen txantxikuen ska eta rock doinu dantzagarriak. Orain 2010eko Gazte Egunean emandako kontzertua kaleratu dute zuzeneko DVD batean. Berrargitaratutako Dvd-a da eta eskainiko duten kontzertuetan doan banatuko dute.
Angleigh Rrecords zigiluarekin argitaratu dute irailean Gaztetxean eskainitako kontzertu-meriendan lehenengoz aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa. Orduan ateratako kopia guztiak agortuta daude eta orain 350 aleko tirada berria kaleratu dute.

Udaberrirako diskoa kalean
Ez! taldeak prest du bere lehen disko osoa izango dena. Uda partean grabatu zuten Berrizko lorentxo Records estudioko Aitor Ariñorekin, eta martxoa alderako kalean egitea espero dute. Hamaika kanta biltzen dituen lana da, beraien eska-rock estilo berezian. Laboaren Txoriak txori abestiaren bertsioa ere grabatu dute.

Nork: danbaka.2012/01/09 09:01:55.955 GMT+1
Etiketak: ez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/01 11:33:11.595 GMT+1

Split77 taldeak 'Txiki txikia' kantua bertsionatu du

Kantu dekonstruitua zirudien, bai hitzetan bai melodian, baina orain Txiki Txikia berriro eraikitzeari ekin dio Split 77 taldeak. Orduko ume berberak ote?.
Aiora Renteriaren ahotsaren laguntzaz… eta azken diskoko beste kantu batean jada grabaturik zituzten musika zatiak erabiliz bertsio dotorea egin dute bilbotarrek.
Doan deskargatzeko jarri dute sarean.

 Gogoratzen al duzue Txiki txikia, gure haurtzaroko, edozeinen haurtzaroko kantua? Imanol Urbieta zarauztarrak idatzi zituen hitzok, bakoitzari berea; Bi begi zu ikusteko, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, txikia izanik asko maite zaitut...
xixupika2

Nork: Danbaka.2012/01/01 11:33:11.595 GMT+1
Etiketak: split77 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/28 15:42:41.364 GMT+1

Urtea pop doinuekin hasteko, Bide Ertzean Espaloia Antzokian

Imanol Ubeda, Joni Ubeda, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena boskotea urtarrilaren 8an Elgetako Espaloian izango dira Don Inorrez lana aurkezten. 19:00etan hasiko da zuzenekoa. Sarrerak 8 eta 5 euro.

Nork: Danbaka.2011/12/28 15:42:41.364 GMT+1
Etiketak: espaloia bideertzean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/27 09:26:42.405 GMT+1

Iheskideren punk-rock errebeldea eguenean

Elorrioko Iheskide taldearen eskutik, 77ko punka, punk-rocka, Oi! eta rock-and-roll doinuak izango dira eguenean 22:00etatik aurrera Arrasateko gaztetxean. Beti ere euskaraz idatzitako hitz zuzen-zuzenekin.

Nork: Danbaka.2011/12/27 09:26:42.405 GMT+1
Etiketak: iheskide | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/26 15:17:46.688 GMT+1

Salgai daude Loquillo ikusteko sarrerak

Loquillo rock abeslari famatuak kontzertua emango du Arrasateko Amaia antzokian, datorren urtarrilaren 27an. Su nombre era el de todas las mujeres azken diskoa aurkeztera dator Loquillo a solas, tour teatros 2012 biraren barruan, eta gaur, hilak 26,  salgai jarriko dituzte sarrerak Arrasateko Amaia antzokiko lehiatilan eta Kutxaren webgunean. Bira horren barruko errepertorio barruan daude, besteak beste, honako artista hauek: Cesare Pavese, Bernardo Atxaga, Mario Benedetti, Jaques Brel, Georges Brassens, Gil de Biedma, Luis Alberto de Cuenca, Gabriel Sopeña, Sabino Méndez eta Jaime Urrutia.

Nork: Danbaka.2011/12/26 15:17:46.688 GMT+1
Etiketak: loquillo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)