Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/03/06 11:05:30.157 GMT+1

InorenEroNiren bigarrena kalean

Inoren Ero Ni taldearen "Gronhölm" izeneko bigarren lana kalean dago dagoeneko. Bidehuts ekimenak kaleratu du euskarri bikoitzean: biniloan eta CDan. Sei kantu ditu bakarrik, baina Metak-ekin kaleratu zuten lan post-hardcoretik neurri baten urrundu dira. Orain melodikoagoak dira eta agian martzianoagoak; are gehiago, lan honetan mafiaren gaineko balada desgarradore bat idatzi dute gazteleraz, baina erritmo bizi eta aldakorrak marka nagusi dira oraindik.



Inoren Ero Ni Bap!-en errautsetatik jaiotako taldea da. Berau talde bereko Eneko eta Mikel Abregok osatzen dute, Hotel-eko Borja eta El Hombre Burbuja taldean aritutako Marianorekin batera. Marianok Bap!-eko Drake ordezkatu berri du.



Taldekideak beste hainbat proiektutan murgilduta daude (Anari, Hotel...), baina sasoi honetan indar guztiak Inoren Ero Ni taldeari eman nahi dizkiote.


Nork: Iker.2008/03/06 11:05:30.157 GMT+1
Etiketak: albisteak bidehuts inoreneroni bap gronhölm | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: