Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/05/28 15:48:18.581 GMT+2

Iosu Eskorbutori omenaldia

Ekainaren 2an Iosu Eskorbutori omenaldia egingo diote Santurtzin. Kabiezesko gasolindegiaren alboko parkingean izango da,  20:00etan.



Eskorbuto talde esanguratsuaren gitarra jotzailea hil zela 15 urte bete dira, eta haren lagunek berari omenaldia egitea erabaki zuten.




Hala, lehenik eta behin hainbat musikarik Eskorbutoren bertsioak joko dituzte: Zarama taldeko Roberto Moso, RIP taldeko Jul eta Txerra, Vulpess-eko Loles, MCDko Niko, Cicatriz taldeko Dieguillo eta beste batzuk.



Horren ostean, Subversion X, Josu Distorsion y los del puente romano, Putakaska eta Piperrak taldeek hartuko dute agertokia.

Subversion X taldekoek emanaldiaren soinua eta irudiak grabatuko dituzte, eta CD eta DVD bana kaleratzeko asmoa dute.

 

Nork: Iker.2007/05/28 15:48:18.581 GMT+2
Etiketak: santurtzi punk kabiezes albisteak iosu eskorbuto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: