Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/24 16:13:24.889 GMT+2

Irrati formula zaleendako diskoa

Euskadi Gazteak eta Oihukak elkarlanean euskal irrati formula zaleendako disko aproposa kaleratu dute.

Hala, orain dela gutxi La Oreja de Van Gogh taldeko Amaia Monterok eta  Mikel Erentxunek batera grabatutako "Lau Teilatu" (Itoitz) abestiaz gain, 90eko hamarkadatik gaur egunera arteko zenbait hit! eta irrati-single batu dituzte berriro. Izan ere, Montero eta Erentxunen kantua da grabazio berri bakarra.



Delirium Tremens ("Ikusi"), Hertzainak ("Aitormena"), Urtz ("Boulevardeko erlojua") lurpetik atera dituzte; eta horiekin batera, Latzen erdi biziberritua ("Laztana"), Pilt ("Hil da jainkoa") eta abar ere aukeratu dituzte.

Gaur egungoak, berriz, Berri Txarrak ("Ikusi arte"), Fermin Muguruza ("Euskal Herria Jamaika Clash"), Betagarri ("Zure atzetik"), Kerobia ("Rose") eta beste batzuk harrapatu dituzte.

Esandakoa euskal irrati formula piztu beharrean, horiek guztiak disko baten. Abesti guztiak topikoak... talde horien diskografian bilatzeko saiakerarik egin barik.

Nork: Iker.2007/09/24 16:13:24.889 GMT+2
Etiketak: the_singles diskoa albisteak euskadi_gaztea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: