Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/08/11 17:46:21.381 GMT+2

Isaac Hayes hil da

AEBetako Isaac Hayes musikari handia hil egin da. Domekan, abuztuaren 10ean, hilda aurkitu zuten bere etxean oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Hayes oso ezaguna egin zen "beltzen musika" eraldatu eta funk eta rap musikari aire berriak emateagatik. Bere lan ezagunenen artean "Shaft" blaxploitation zinemaren ikonoaren soinu banda dago.

Bere hastapenetan sesioetako musikaria izan zen, baina 70eko hamarkadan bere kantu eta disko propioak kaleratzen hasi zen. Hala, hainbat Grammy irabazi zituen eta 2002an Rock and Roll Hall Of Fame-ko kide bilakatu zuten. 

Nork: Iker.2008/08/11 17:46:21.381 GMT+2
Etiketak: shaft albisteak issac_hayes funk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: