Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/03/29 16:35:41.705 GMT+2

Izu Giroa fantzinearen 11.a eskuragarri

Izu Giroa fantzinearen 11. zenbakia kalean dago dagoeneko. Punk eta hardcore euskarazko fantzine bakarra da hori, eta dagoeneko beteranoa da.



Honako taldeak elkarrizketatu dituzte: Muletrain, Fly Shit, Ratos de Porao, Afonia, Basura, Macarrada eta abar. Horrez gain, diskoen, liburuen eta zuzenekoen kritikak ere batu dituzte.


Bestalde, zenbaki honetarako ahalegin berezia egin dute fantzinearen bultzatzaileek. Hain zuzen ere, anarkismoaren eta benetako punkaren erantzule Ingalaterrako Crass taldea gogora ekarri dute. Hala, talde horren gaineko gehigarri bat egin dute.

Fantzinea eta gehigarria biak batera 2 eurotan salgai jarri dituzte. Debagoienean Arrasateko Biona eta DAT tabernan eskura daiteke.

Nork: Iker.2007/03/29 16:35:41.705 GMT+2
Etiketak: izu_giroa punk fantzinea albisteak hardcore crass | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: