Cancer Moon taldeko sortzailea izateagatik zen ezaguna Anitua, baina beste hainbat lan egin zituen: azken urte mordo baten Bilboko Kafe Antzokiko disko jartzaile izan zen, eta Atom Rhumba taldearekin batera emanaldi berezia egin zuen Ruta 66 aldizkariaren urteurrenean, gerora Noizpop diskoetxeak kaleratu zuena.

Horrez gain, aspaldian Josetxo Grieta izeneko proiektua zeukan esku artean.

Galera handia Euskal Herriko musikarendako, eta bera ezagutu zuten guztienendako!
Idatzi artikulu bat