Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/06/18 10:36:17.568 GMT+2

Juxe argazkilariak webgunea estreinatu du

Joxe A. Areta Goñi "Juxe" errenteriarra da azken hamarkadan (gutxienez) Euskal Herrian rock-and-roll eta punk-rock kontzertuak jasotzen lan handien egin duen argazkilarietako bat.



Batez ere aipatutako musika estiloetako taldeen kontzertuak jaso ditu, eta horietako asko, ez guztiak, atzerrikoak izan dira.

Juxeren marketako bat da argazkiak kamara analogikoarekin egiten dituela, zuri-beltzean, eta berak errebelatzen dituela bere laborategian.



Askotan ikusi ditugu Juxek egindako argazkiak Euskal Herriko zein Espainiako hedabidetan, baita talde askoren diskoetan ere: Nuevo Catecismo Catolico, Zen Guerrilla eta beste asko.

Horrez gain, sarritan erakusketak egin izan ditu; eta dagoeneko webgunea estreinatu du.

Bere zaletasun nagusienetako bat musika bada ere, tarteka bidaiak ere egin izan ditu. Horren guztiaren muestra bat batu du webgunean, eta musikarekin lotutakoak "Noise" izena dauka.

Nork: Iker.2008/06/18 10:36:17.568 GMT+2
Etiketak: punk_rock juxe rock_and_roll albisteak joxe_areta_goñi errenteria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Juxen argazki erakusketa bat jarrita dago Oñatiko gaztelekuan. Bidaietakoa da, baina oso ona da.

Nork: Karlos.2008/06/19 09:48:07.326 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: