Abenduaren 28an kaleratuko du San Juango Naiz Roxa taldeak iraupen luzeko lehen lana: "Iqharaturic". Taldeak berak ekoiztu eta kaleratu du, eta egun berean aurkeztuko dute Arrasateko 3.60 aretoan Trigger Travis taldearekin batera. Naiz Roxa taldeko abeslari eta bultzatzaile nagusienetakoa Jousilouli taldeko Matxet da.

Diskoa 11 kantuk, 11 ostiak, osatzen dute; bata besteari erabat loturik, eta horietako bakoitza mila zatitan banatuta. Estilo asko eta muturrekoak batzen dituzte... eta abiaduraz gain, erritmo aldaketak ugariak dira.

Diskoan oso kolaborazio bereziak izan dituzte: hala nola, Mikel Laboak ahotsak sartu ditu; Marga Travisek ere abestu du; eta Tirri Tarra taldeko kide batek perkusioak sartu ditu.


Erantzunak
Laboak esku hartu duela???
Egia da hori?
Nork: Truk.2007/12/28 15:08:46.429 GMT+1
Nork: roxa.2007/12/28 15:09:55.805 GMT+1
Inoxente eguna izan arren Mikel Laboarena egia da. Disko hau entzuteko kriston gogoa daukat, gaur gabeko kontzertura joateko planak ere banituen baina azkenengo momentuan beti bezala atzera bota dira nirekin etorri behar zirenak, beste lagun bati komentatuko diot edo agian bakarrik juten ausartuko naiz. Bestela bergarako gaztetxean egin behar duten kontzerturarte itxaron beharra eduki beharko dut.
Nork: Demonocrazy.2007/12/28 15:49:31.743 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/