Nontzeberri webguneak KaleSound maketa lehiaketa antolatu berri du.
Gura duten taldeek edo bakarlariek esku har dezakete; berdin dio jaioterri edo bizilekuak. Derrigorrezko baldintzak honako hauek dira: kantuak euskaraz izatea; diskoetxe komertzial baten diskorik argitaratuta ez izatea; eta kantuak originalak izatea.
Bi ataletan banatu dute lehiaketa: Pop-rocka eta Metala. Talde bakoitzak aukeratu beharko dute atal edo saila.
Lanak jasotzeko epea 2007ko uztailaren 6an bukatuko da, eta musika arloko hiru adituk erabakiko dituzte sariak.
Atal edo sail bakoitzeko irabazleak bi sari jasoko ditu: Plateruena Kafe Antzokian kontzertu bat, eta Durangoko musika dendan gastatzeko 1.500 euroko bonoa.
Bestalde, atal bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuek Bilboko Bilborock aretoan joko dute.
2007/06/07 15:49:32.832 GMT+2
KaleSound maketa lehiaketa
Nork: Iker.2007/06/07 15:49:32.832 GMT+2
Etiketak:
lehiaketa
albisteak
nontzeberri
maketa
kalesound
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat