
Egubakoitzean Infernuko Panpinak eta AllJazzEra arituko dira. Infernuko Panpinak taldeak musika jario sendoa, potentea eta energiaz betea jotzen du. Eskandinaviatik 90eko hamarkadan arrakastatsu etorri ziren banden antzera, Atxondokoek hard rock eta punk rock sukoia jorratzen dute, kalitatezko gitarra riff eta soloekin jantzita.
Gorlizeko AllJazzEra bandakoak funk eta jazz esparruetan mugitzen dira eta haien doinuetan estiloen fusioa da nagusi.
Larunbatean, berriz, Eutanasia eta Hits taldeen ordua izango da. Eutanasiakoek metal eta hardcore estiloen nahasketan eraikitako isuria jotzen dute. Norbaitek Pantera taldea ere aipatu du laukote gernikar gaztearen doinua entzuterakoan.
Toil taldeak ezingo du jo eta, haren ordez, Hitsek joko du. Arteagako bandaren hastapenetan nu-metala jorratzen bazuten ere, denboraren poderioz joera melodikoa nagusitu zaie.

Idatzi artikulu bat