2008/03/26 15:10:10.827 GMT+1
'Kantaka' entzungai, Iker Barandiaranekin
Sarean dago Iker Barandiaranek gidatutako Kantaka musika saioa. Zuzenean, eguaztenero entzun dezakezu Arrasate Irratian 11:00etan, 107.7an.
Entzun!
Nork: danbaka.2008/03/26 15:10:10.827 GMT+1
Etiketak:
kantaka
danbaka
arrasate_irratia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
LOURDES IRIONDOREN OMENEZKO KANTALDIA
kantari berrien ahotan...
-prentsa oharra-
Ostiral honetan, hilak 4, Urnietako Sarobe Antzokian ospatuko da Lourdes Iriondo kantaria zenaren omenezko kantaldia, arratsaldeko 20:00etan. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako kantaldia izango da Urnietako Udalaren laguntzarekin.
Lourdes Iriondok kantu, ipuin eta antzerki lan asko utzi digu eta euskaldunok lan hori zenbateraino ezagutzen ote dugun galdetu izan diogu askotan gure buruari. Euskal Kantuzaleen Elkartearen eginkizunen artean euskal musika eta kantuaren altxorra berreskuratzea, mantentzea, hedatzea eta, horrela, gure kulturarentzat urteetan jositako ondarea hurrengo belaunaldiei helaraztea dugu.
Lourdes Iriondoren heriotzaren ondotik (2005eko abenduan joan zitzaigun), bere bizitzaren azken urteetan Urnietan, eskenatokitik guztiz aparte izan zen emakumea, 1960 eta 1970eko hamarkadetako kantari ausart, aurrerakoi eta eraginkor honek utzitako ondarea ezagutu dugunok, bera eta bere lana ezin ahaztuz geratu gara. Neurri handi batean, ordea, berak egindako lan guzti hori isilean geratu denaren arantzarekin ere geratu gara. Izan ere, denbora ez da alferrik pasatzen eta, tamalez, gaur egungo gazteek Lourdes Iriondoren galera, bere bizitzaren emaitzak gozatu gabe ezagutu dute.
Ostiralean egingo dugun kantaldian Lourdes Iriondori omenaldi xume baina aldi berean goxo bat eskaini nahi diogu. Transmisioaren katea eten ez dadin, kezka horretatik abiatuta antolatu dugu “Lourdes Iriondoren omenezko kantaldia kantari berrien ahotan”. Bere errepertorioa kantuaren munduan murgiltzen ari den jende berriari ezagutaraztea da gure lehen helburua eta horretan lan egin dugu Euskal Kantuzaleen Elkartean. Berak sortu, egokitu edo bildutako kantuak landu ditugu eta kantari berrien esku utzi eurek beren bizipenetatik ulertu eta eskain ditzaten. Abestuko diren kantuen artean honako hauek izango dira entzungai:
Hala ere, Liu Pan mendian, Errota zahar maitea... bezalako kantu ezagunak baina baita hain ezagunak izan ez diren beste batzuk ere. Tartean, haur kantaren bat ere izango da entzun gai, eta kantua soilik ez den bestelako lan bat ere bai, Lourdes Iriondoren ekarpen zabal eta mardularen adierazgarri.
Bestalde, Euskal Kantuzaleen Elkartearen beste helburuetako bat kantari hasi berriei euren bidea zehazten eta sendotzen joateko aukerak eskaintzea da eta, bide horretatik, Lourdes Iriondo zenak abestu izan zituen kantuak Euskal Kantu Txapelketetatik azken urteetan pasatu diren hainbat kantari eta talderen ahotan jarriko ditugu. Oro har Gipuzkoako kantariak izango dira guztiak baina tartean bi nafar ere izango ditugu. Kantatzen honako hauek izango ditugu ostiraleko omenaldian:
§ Jagoba Astiazaran (Zestoa).
§ Irati Odriozola (Oiartzun).
§ Iñaki Barriola eta Maialen Masa (Berastegi).
§ Jone Arruabarrena (Azkoitia)
§ Garazi Egiguren (Tolosa)
§ Ioritz eta Mattin Aizpitarte(Zarautz)
§ Jaione Olazabal (Areso)
§ Maider Ansa (Arano)
§ Oinutsik taldea (Oiartzun)
Herriko partaideak ere izango dira. Akordeoia, txistua, biolina eta gitarraren laguntzaz abesti ezagun batzuk joko ditu bertako lagun talde batek jendearen parte hartzea ere bideratuz eta haur batzuk ipuin musikatu bat eskainiko dute. Hauxe izango da, euskal herritarren artean hain maitatua izan den Lourdes Iriondo kantariari Euskal Kantuzaleen Elkartetik, kantari berriengandik eta Urnieta bertatik eskain diezaiokegun omenaldi politena.
Edozer gauza behar izanez gero, hona hemen gurekin harremanetan jartzeko bideak:
Euskal Kantuzaleen Elkartea
Martin Ugalde Kultur parkea
Gudarien etorbidea
20140 – Andoain
943-593302 / 645727765 / posta@kantuzale.net
Mila esker Euskal Kantuzaleen Elkartearen izenean eta nahi duzuen arte!
Ainhoa Ansa
Nork: Euskal Kantuzaleen Elkartea.2008/04/03 12:31:14.924 GMT+2