Karidadeko Benta txaranga-musika taldeak agurra esango die agertokiei eta kontzertuei irailaren 5ean. Getxo Folk jaialdiaren barruan izango da emanaldi berezi hori. Hala ere, horren aurretik, abuztuaren 31n Zumaiako hondartzan beste kontzertu bat egingo dute taldearen gidari den Jon Maiaren jaioterrian.

Talde berezi hori 2001n sortu zuten Jon Maia bertsolariak eta bost musikarik. Bidean gelditu dira Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako "Karidadeko Benta", "Amore, amore" eta "San Quirico" lanak.
Taldearen izenaren jatorria orain dela 100 bat urte Villabona eta Zizurkil artean zegoen benta bati dagokio.
Idatzi artikulu bat