Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/25 12:57:23.802 GMT+2

Kashbad bi kontzertu emateko itzuli da

90eko hamarkadan Euskal Herrian zeresan handia eman zuen Kashbad talde oreretarra bi kontzertu emateko elkartuko da.



Aurreikusitako emanaldietako bat Bilboko Kafe Antzokian egingo dute urriaren 25ean. Gorkita, Gorka, Txiki eta Sorkun elkarrekin agertoki gainean ikusteko aukera izango da hori.



Kashbad taldeak hastapenetan Jingo de Lunch eta Bad Brains atzerriko taldeen ildoa hartu zuen, eta orduan eman zituen lehen pausuak Sorkun abeslari ezagunak.



Esan Ozenki diskoetxearekin elkarlanean hiru lan argitaratu zituzten: "Kashbad", "Distantzia" eta "Hesiak". Taldeak aurrera egin ahala, estiloz aldatu eta post-hardcorera hurbildu ziren.

Zazpi urte igaro ostean, Kashbad taldea bertan behera utzi zuten. Eta horien artean, Sorkun nabarmendu da bakarka egindako ibilbidean.


Nork: Iker.2007/09/25 12:57:23.802 GMT+2
Etiketak: kafe_antzokia albisteak sorkun kashbad | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: