Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/05/06 10:34:50.954 GMT+2

Kerobia hasi da kantu berriak zuzenean aurkezten

Iruñeako Kerobia taldeak kantu berriak prest ditu dagoeneko. "Materia organikoa eta gainerakoak" izenpean, trilogia berri baten lehenengo zatia grabatu dute: bost kantu, 20 minutuko iraupenarekin.



Internetetik jaisteko moduan jarri dituzte bost kantuok eta baita "Asteroideen antzokian artista eraila" kantuaren bideoklipa ere. Modu berean, web berria estreinatu du taldeak.

Kantu horiek disko baten ere batuko dituzte, eta Gor diskoetxeak zabalduko du Euskal Herriko eta kanpoko saltokietan.

Honako hauek dira datozen asteotan egingo dituzten kontzertuak:

-Maiatzaren 9an, Lauroba taldearekin, Zornotzako Idaba Musiken.
-Maiatzaren 16an, Lauroba taldearekin, Gasteizko People aretoan.
-Maiatzaren 23an, Jone bakarlariarekin, Donostiako Kafe Antzokian.
-Ekainaren 6an, Gallartako plazan.

Nork: Iker.2008/05/06 10:34:50.954 GMT+2
Etiketak: materia_organikoa_eta_gainerakoak albisteak kerobia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: