Internet bidez eta doan lortu ahal izango da Keu Agirretxea musikariaren
disko berria. 10 abestik osatuko dute lan berria eta grabatu ala bata
bestearen atzetik zabalduko ditu sarean. Lehenengo abestia, Zuregana abiatzen
naiz dagoeneko eskuragai dago; www.myspace.com/keuagirretxea
Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakoitza eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com
webgunetan. Gainera, grabazioari buruzko berriak
www.myspace.com/keuagirretxea-ren blogean jarraitu ahal izango dira
testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.
2010eko azaroan kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasotzen dituen
CD bilduma. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian
eskainitako kontzertuen grabazioa, DVD formatuan, gehituko zaio CD
bildumari.
KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu berria, soinu
kalitate handienean egina, diseinu oso zainduarekin, eta gainera
taldearen abesti akustiko onenak biltzen dituen CD/DVD-a izango du
eskuragarri nahi duen orok
2010/02/08 16:45:06.768 GMT+1
Keu musikariak abesti berriak sarean doan
Nork: Maider Arregi.2010/02/08 16:45:06.768 GMT+1
Etiketak:
keu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat