Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/12 10:23:42.275 GMT+2

Kilometroak 07 abestiaren house moldaketa entzungai Danbakacom-en

Aurtengo Kilometroetako abestiaren moldaketa egin du Eneko Baltzategi disko jartzaile bergararrak. Jatorrizkoaren estilo ezberdinekoa da: "Techno-house minimal estilokoa" elektronikoa, dela esan dio Goienkariari. Hemen duzue entzungai abestiaren house moldaketa.
Kogollo Party Krew kolektiboko kidea da Baltzategi eta gaur Ziripot tabernan ariko da diskoak jartzen.

Kilometroak'07 jaia

Urriaren 7an Bergaran ospatuko den Kilometroak jaiak baditu logotipoa eta leloa: Argi daukagu!. Eta, badu, era berean, abestia eta bideoklipa ere: Argi da! Belceblues taldeak eta Jarduneko bertso eskolakoek egin dute abestia. Adin guztiei gustatzeko modukoa da kanta: country estilokoa, dantzagarria, lehen entzunaldian sartzen den horietakoa. Orain, jatorrizko abestiaren bigarren moldaketa egin dute. Eneko Baltzategi Ene! disko jartzaile bergararrak egin du. Bertsio elektronikoa da, dantzagarria hau ere, dance-a, baina beste modu batekoa: "techno-house minimal estilokoa dela esango nuke" dio egileak.

Eneko Baltzategik 26 urte dauzka. Azken bi urteotan Bartzelonan bizi da, ikasketak direla-eta. Soinu teknikari ikasketak egiten dihardu. Azken urtea geratzen zaio. Disko jartzailea ere bada Baltzategi. Kogollo Party Krew gazte kolektiboko kidea. Arrasate eta Bergarako hainbat disko jartzailez osatua. Udan Kilometroetako abestia berriro nahasten jardun du. "Unai Azkarate koordinatzaileak proposatu zidan lana, uda ostean abestia oraindik ere gori-gori egon zedin, ahaztu ez zedin. Eta hala ibili naiz. Egia esan nahikoa lan eman dit, ordu dezente sartu dut".

Eta emaitza bikaina da. Ahotsak eta haizezko instrumentuak erabili ditu Baltzategik batik bat. Dioenez, "jatorrizko bertsioa oso egokia da Kilometroak bezalako jai baterako, berehala sartzen da; baina niri beste estilo batekoak gustatzen zaizkit eta horregatik eman diot nire ukitua abestiari, beste jende batendako-edo".

Eneko Baltzategik bi emanaldi ditu asteburuan Bergaran: bata irailak 14, egubakoitza, gauerdian, Ziripot tabernan, eta bestea Tartufon zapatuan, 21:30etik aurrera. Han estreinatu ahal izango du Kilometroetako moldaketa berria: "jeneralean biniloak erabiltzen ditut diskoak jartzen ditudanean, baina zerbait pentsatu beharko dut abesti honendako". CDekin moldatu beharko da.

Nork: Goienkaria.2007/09/12 10:23:42.275 GMT+2
Etiketak: kilometroak07 house_moldaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: