Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/04/11 16:07:47.864 GMT+2

Kultura Live, musika aretoen elkartea, eratu dute

Egunotan Euskal Herriko musika areto pribatuak batuko dituen elkartea, Kultura Live, sortu dute.

Horren helburuak dira Euskal Herriko erakunde desberdinek eta kontzertuen ikusleek musika aretoek egiten duten lana aintzat hartzea.

Hala, Kultura Live elkarteak musika aretoen premiak eta eskubideak burrukatu egingo ditu; eta ordezkatu egingo ditu dagokion leku eta erakunde guztien aurrean.

Dagoeneko, Euskal Herriko 16 kontzertu areto daude elkarte horren baitan, baina asmoa da kopurua handitzea. Orain arte batu direnak honako hauek dira: Arrasateko 3.60; Gasteizko Helldorado; Bilboko Santana 27, Rock Star eta Bilbaina Jazz Club; Zornotzako Idaba Musik; Iruñeako Artsaia; Donostiako Rockstar eta Central Heineken; Irungo Tunk!; Barakaldoko Rockstar Live; Tuterako Noboo; Elizondoko Lur; Gernikako Musutruk Kafe Antzokia; eta Atarrabiako Totem.    

Horrez gain, Kultura Liven bitartez, areto pribatuen elkarlana indartu eta guztien mesederako izango diren proiektuak gauzatuko dituzte.

Laster webgunea abiaraziko dute arduradunek. Horren harira, elkarteko presidentea Sergio Yuguero Erlanz izendatu dute; eta  elkartearen koordinatzaile Alberto Bocos Oyarbide.


Nork: Iker.2008/04/11 16:07:47.864 GMT+2
Etiketak: aretoa albisteak 3 60 kultura_live | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: