Larunbateko kartel burua Julieta Venegas izango da, Mexikoko musikari ezaguna. Ostiralekoa, berriz, La Inconsciencia de Uoho taldea izango da.
Uoho Platero y Tu taldearen sortzaile, eta Extremoduro taldeko kide izandakoa da, eta proiektu berria abiarazi du Extremoduro eta Flying Rebollos taldetako musikariekin.

Martxoaren 16an egingo dute lehenengo kontzertu ofiziala, baina astean Arrasateko 3.60 aretoan ibili dira zuzeneko kontzertua prestatzen, eta martxoaren 13an emanaldia egin zuten han batutako 80 bat lagunen aurrean.
Kaleko rocka egiten jarraitzen dute, "rock urbanoa" deritzona, heavy-rockaren ukituekin, tarteka gogorragoa, eta tarteka baladaren bat uztartuz. Horrez gain, Platero y Tú, Flying Rebollos, Cicatriz eta Motörhead-en bertsioak ere eskaini zituzten.

Bai Uoho (Eskorbutoren "Anti-todo" kamiseta bat jantzita) eta baita gainontzeko taldekideak ere sasoian ikusi genituen; eta emanaldiak aurrera egin ahala, giroa asko berotu zuten.
Idatzi artikulu bat