Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/25 17:35:14.066 GMT+2

Latzen ere agertokietara itzuliko da

Badirudi aurtengoa dela euskal taldeen itzuleren urtea. Azkenengoa da Oñatiko Latzen taldearena.



Hainbat kontzertu emateko elkartuko dira, eta zuzeneko horiekin DVD bat egiteko asmoa ere badute.

Dena dela, euren managementa den Txintxarrik jakinarazi du urriaren 2an Donostiako FNACen (San Martinen) taldekideek prentsaurrekoa egingo dutela. Orduan azalduko dituzte euren asmoak eta itzultzeko arrazoiak.

 

Latzen taldea 1993an sortu zuten Oñatin. Euren lehenengo diskoak "Kontzientzia ala infernua" heavya astindu zuen, Su Ta Garren ildo antzekoan. Horren ostean, "Ardi larruz" disko gogorragoa kaleratu zuten. Arrakasta erdietsi zuten, baina halako baten, 1999an agur esan zuten.

Orain artean taldekideak ez dira geldi egon, eta beste hainbat proiektu bideratu dituzte: hala nola, Sen, Une, Potemkin eta Amonal.

Nork: Iker.2007/09/25 17:35:14.066 GMT+2
Etiketak: fnac oinati albisteak latzen dvd | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: