Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/08 19:23:08.686 GMT+2

Latzen taldearen agurreko kontzertua

Oñatiko Latzen taldeak agurreko kontzertua egingo du urriaren 11n, zapatuan, Durangoko Landako gunean. Kontzertua doan izango da, eta Sorkun&Vicepresidentes taldeak ere esku hartuko du. 22:00etan hasiko da.



Latzen heavy taldeak 1993tik 1997ra kontzertu ugari egin zituen, bi disko kaleratu zituen eta zelanbaiteko arrakasta erdietsi zuen. Bat-batean, baina, taldea desegitea erabaki zuten.

Joan den urtean, berriz, agertokietara itzuli ziren eta hainbat kontzertu arrakastatsu egin dituzte; horien artean Eskoriatzako kiroldegian egindakoa. Eskoriatzan jasotakoarekin eta beste material ugarirekin "Hellmuga" izeneko DVD-CDa argitaratu zuten.



Nork: Iker.2008/10/08 19:23:08.686 GMT+2
Etiketak: landako albisteak latzen durango infernuko_ateetan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: