Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/01/03 13:13:43.618 GMT+1

Latzenek Oñatin eman beharreko kontzertua bertan behera

Otsailaren 2an Latzenek Oñatin eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Txintxarri Management-ek gaur, urtarrilak 3, kaleratu duen prentsa oharrean, " agenda eta arrazoi teknikoen" ondorioz egunez eta lekuz aldatu dutela kontzertua adierazi dute. Otsailaren 9an, beraz, Eskoriatzako kiroldegian emango dute kontzertua. Gainera, DVDaren zuzeneko grabaketa ere egingo da.

'Infernuko ateetan tour' kontzertu bira aurkeztu du Latzenek
Hona hemen Txintxarrik bidalitako komunikatua:



“Latzen tadea, arrazoi teknikoak eta agendarenak direla eta, otsailaren 2rako iragarrita zegoen kontzertua egunez eta lekuz aldatzera behartuta dago. Oñatin egitekoa zen kontzertua, Eskoriatzako polikiroldegian, otsailaren 9an izango da. Egun honetan egingo da DVDaren zuzeneko grabaketa. Taldeak barkamena eskatzen dizuete izandako aldaketa eta sortutako eragozpenengatik. Laster jakinaraziko zaizue aipatutako kontzerturako xehetasun guztiak: salmenta puntuak, ordutegia, etab.”

Nork: Maider Arregi.2008/01/03 13:13:43.618 GMT+1
Etiketak: latzen kontzertua oñati | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskoitzara juengo gare ba... aber zelan dabizen txantxiku horreik.

Nork: Jaiki.2008/01/03 17:17:05.289 GMT+1

Infernuko ateetan tour-ari beste kontzertu bat gehitu zaio: Urtarrilaren 19an Tuterako Noboo aretoko kontzertua.

Nork: Maider Arregi.2008/01/04 08:35:30.427 GMT+1

Lotsagarrixa da oñatiko udaletxearen jarrera!!

Arazo teknikoak¿?

Hori ez dau iñork sinisketan!

Alkohola saltzea izan da benetako arrazoia! ez duzue lotsarik! Gaztion aisialdia kontrolatu nahi dozuieñ horreik jakin biakozebein zuen herriko gaztiairi zer guztaitten xakoiñ.

Benito lertxundin kontzertuan¿?¿ ez zan zigarrorik erre¿? eta porrorik¿?

Herri eguneko bazkaixan be¿?¿ Nik konzejalak be ikusitta dakot egun horretan polideportibo barrua eraten!!!

PNV LOTSAGARRI!

Nork: Oñatiar bat.2008/01/10 21:19:18.962 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: