
Hala, aurtengo otsailaren 9an Eskoriatzako kiroldegian egindako kontzertutik 19 kanturen irudiak jaso dituzte. Horrez gain, "1993-1999 Iragana oroituz" izeneko ia ordubeteko dokumentala batu dute; eta baita "Infernuko ateetan tour" bira bereko irudiekin eta pasarteekin osatutako ia ordubeteko beste dokumental bat. Horri guztiari extra mamitsuak eta bestelakoak batu beharko zaizkio.

DVDari, baina, Eskoriatzako kontzertuan jasotako CDa ere batu diote. Hala, hamabost kantu batu dituzte audioko euskarrian.
Lan horiek taldeak berak autoekoitzi ditu, eta merkaturatu ere eurek egin dute. Dagoeneko Euskal Herriko saltokietan aurki ahal izango da, edo bestela Latzenek taldea bertan behera utzi aurretik egindako kontzertuan eskuratu ahal izango da. DVDa (CDa barne) 19 eurotan saltzen dute; eta CDa (bera bakarrik) 14 eurotan.

Asteburu honetan, Oñatin egongo dira, Errekaldeko jaietan; eta ekainean, besteak beste, Kobetasonik eta EH Zuzenean jaialdi erraldoietan ikusi ahal izango dituzue.
Idatzi artikulu bat