Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/24 10:00:23.306 GMT+2

Led Zeppelinen kontzerturako zoramena

Led Zeppelin talde ingeles mitikoa kontzertu bat emateko elkartuko da azaroaren 26an. Londresko 02 Arena aretoan egingo dute, eta sarrerak 185 eurotan jarri dituzte salgai.



Ia 30 urte bete dira hard-rockaren eta heavyaren aitzindari izandako talde handi horrek azkeneko kontzertua eman zuenetik, eta ia milioi bat lagun saiatu da sarrera erosten. Hala, antolatzaileek zozketa egingo dute izena eman dutenen artean, eta urriaren 1ean emango dute jakitera zeintzuk izango duten emanaldi  historiko hori ikusteko aukera.



Ikuskizun hori Atlantic Records diskoetxeko sortzaileetako bat izan zen Ahmet Ertegunen omenez egingo dute, eta jasotako dirua  Ahmet Ertegunen izena daraman hezkuntza fundaziora bideratuko dute.

Nork: Iker.2007/09/24 10:00:23.306 GMT+2
Etiketak: led_zeppelin albisteak 02_arena londres | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: