Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/17 22:31:54.623 GMT+2

Lehena: eztia, izerdia, poseak, infernuko ateak eta gogo asko

Hasi da Danbaka 3. Bero-berotan, hemen dituzue lehen balorazioak. Gehiago eta sakon, Asteleheneko Goienkarian.

mery may

Mery May (Arrasate)

Ezin modu eztiagoan hasi da Danbaka 3. Gitarra alboan eta ahots goxoarekin, ikusleak laztanduta ordu erdi bateko saio liluragarria egin du Mary Maik. Gaztea da, baina ez erraz kikiltzekoa eta abesti landu eta sentiberekin poltsikoan berehala sartu ditu ikusleak. Bakarlarietan lehenengo saiotik jada, maila goi goian da!

damudot

Damudot (Mallabia)

Eta bakarlariaren eztitik, Mallabiko berunera. Gitarra astunak, punteo zorrotzak eta Su Ta Garren oinordekotzarekin heavy zaleek aitzakiarik izan ez duten emanaldia egin dute Damudotekoek. Hiru oholtzaren gainean baina Espaloia osoari sua emateko moduko egur kargamentuarekin. Indarra, gogoa eta izerdia, izerdi asko!

the 5 twisters

The 5 twisters (Arrasate)

Zurrunbiloa bezala iritsi eta joan da boskotea; tartean, erritmoa, rock-and-rolla eta jarrera zein pose bilduma lagata. Etorri, begiratu eta garaitu. Errebalidaren bila etorri dira eta bigarren apustu honetan talde trinkogoa eta ikuskizun grina bikaina ekarri dute. Teknika eta abilezia aurretik ere bazeukaten eta ondo frogatuta gainera. Gogor eta forman itzuli dira 5 zurrunbiloak, alajaina.

ymotek

Ymotek (Abadiño)

Infernuko ateak parez pare Elgetan eta Ymoteken burdinolak jo eta su lanean. Inor logura bazen, ohera joateko gogoak berehala uxatu zizkioten abadiñoarrek. Hormak dardarka eta eten bariko saioa egin dute. Metalak ez du atsedenik permititzen eta burua astindu ez duenak ez du barkamenik izan. Errukirik gabeko metal danbatekoak bata bestearen ostean. Danbaka lehiaketaren izena serio hartu dute, antza.

Nork: danbaka.2008/10/17 22:31:54.623 GMT+2
Etiketak: mery_mary danbaka3 ymotek albisteak the_5_twisters damudot | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Mery May! Zu onena!

Nork: Fan bat.2008/10/18 02:39:12.967 GMT+2

esos twisters!

Nork: 0.2008/10/18 23:20:50.744 GMT+2
.

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: