Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/10/21 02:24:40.375 GMT+2

Lehenengo kontzertua: tilarekin hasi eta dantzan bukatu

Irrikitan geunden Danbakako kontzertuak noiz hasiko eta iritsi da eguna! Aukera paregabea eskaintzen du lehiaketak ibarreko talde berriak ikusteko; musikarekin batera, giroa ere paregabea izaten da. Taldeak urduri nabaritu ditugu kontzertuak hasi aurretik. Klaksoneko abeslariak, Mikelek, tila ere hartu behar izan du afaldu ostean. Baina, guztiaren gainetik ilusio handiz igo dira denak taula gainera. Pozgarria da talde eta estilo berriak ikustea; baita musikari gazteen ilusioa ere. Guztiek dena eman dute eta izerdi patsetan amaitu dute, galdetu bestela Arzuri, Drakeseko bateria jotzaileari. Ai! Jakin izan balute Espaloiko aldageletan dutxak ere badaudela…

Drakes

Talde bakoitzaren kontzertuaren aurretik aurkezpeneko bideoa jarri dute. Barre algarak entzun dira ikusleen artean, baina ez bideoaren kalitatea txarra delako; lan bikaina egin dute-eta GOITBko Txintxu eta Amagoiak. Zorionak! Eta zoriondu beharko dugu Miki ere, urtebetetze eguna hasi zuen kontzertuan-eta.

Klakson

Ozenekoek
indarrez eman diote amaiera Danbakako lehen saioari. Ikusleak dantzan eta burua gogor astintzen jarri dituzte arrasatearren heavy doinuek. Imanol Soriano ere hor aritu da, ilea moztuta baina burua astintzen.

Ozen

Ikusle ugari hurbildu dira lehenengo kontzertura, eta horien artean Danbakara aurkeztu diren beste talde batzuetako kideak ere bai. Konpetentziaren maila aztertzera etorri ote dira? Hemen izan ditugu, adibidez, Malenkonia, Unnëa eta Aby-Kem taldeetako kideak. Iñigok esan digu deseatzen daudela hurrengo kontzertua emateko.

Azkaiter Peloxen ileordeak faltan bota ditugu. Baina, bestela primeran joan da guztia. Aretoan jende asko eta Espaloikoak pozik. Ea hurrengo saioa ere arrakastatsua den.

Azkaiter Pelox

Nork: Maider eta Usoa.2006/10/21 02:24:40.375 GMT+2
Etiketak: danbaka2 danbaka kronikak kontzertuak lehiaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

  • onenak zarei

Nork: pipì.2006/11/19 14:59:16.722 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: