Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/05/07 16:31:28.152 GMT+2

Loquillo&Trogloditas izango dira BECen The Whorekin batera

Serrano ekoizpen enpresak konfirmatu du maiatzaren 19an The Who talde mitikoak Barakaldoko BECen egingo duen kontzertuan Loquillo y los Trogloditas taldea ere arituko dela.

Javier Sanz Loquillok jakinarazi du Roger Daltreyen taldearekin batera aritzea  "ohore" bat dela, asko miresten du-eta 60ko hamarkadako talde hori.



Iazko udan The Who lehenengo aldiz aritu zen Espainiako Estatuan. Hiru emanaldi egin behar zituzten (Madrilen, Bartzelonan eta Zaragozan), baina jakinarazi ez zituzten arrazoiengatik Bartzelonakoa bertan behera utzi zuten. Arrazoi horregatik, Loquillo Zaragozan izan zen emanaldia ikusten, Bunbury eta Amaralekin batera.



Oraingoan, berriz, taula gainetik ikusiko ditu. Bere esanetan, kontzertu horrekin hasiera emango die Loquilloren 30 urteko ibilbideen ospakizunei.

Loquillorekin jarraituta, une honetan bere bakarkako lehenengo diskoa prestatzen dabil. "Memorias de jovenes airados" izena izango du, eta irailean kaleratuko du.



Horrez, Rose Hill Drive taldea ere izango da agertoki gainean. Coloradoko (AEB) talde horrek 70eko hamarkadako rocka eta bluesa uztartzen ditu.  Rolling Stone aldizkari ospetsuaren arabera,  sasoiko talde gazte onenetarikoa da.

Nork: Iker.2007/05/07 16:31:28.152 GMT+2
Etiketak: 60ko_hamarkada loquillo bec pete_townshend albisteak roger_daltrey trogloditas the_who | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...-rey/">SYM Scooters &8211; Marina Del Rey | Free Classifieds &8211; Los Angeles, San Diego & Orange County &8211; Fixiones Loquillo&Trogloditas izango dira BECen The Whorekin b...

Erreferentzia: Smoke on the water. Jam 21st Century Music 26-03-08 | Get Rid of Smoke Smell Air Purifier 2010/04/04 14:27:46.322 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: