Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/10/16 11:40:59.800 GMT+2

Lordik Jamen egin beharreko kontzertua kolokan

Finlandiako Lordi taldeak urriaren 20an Bergarako Jam aretoan egin beharreko kontzertua kolokan dago, taldekidetakoren bat gaixorik dagoelako.

Lordi taldeak Eurovision lehiaketa irabazi zuen, eta horren ondorioz oihartzun handia hartu zuen.

Uda aurretik Europatik barrena egin beharreko "Bringing Back The Balls to Europe" bira iragarri zuten.  Espainiako Estatuan lau emanaldi egin behar zituzten: Madrilen, Murtzian, Bartzelonan eta Bergaran, hain zuzen ere.

Lordi taldearen webgunean iragarri dute Espainiako Estatuan egin beharreko emanaldiak bertan behera gelditu direla, eta kontzertuak ematen jarraituko dutela Antwerpen (Belgika) urriaren 22tik aurrera. Horren arrazoia da taldekoren batek laringitisa daukala.

Bergarako Jam aretoak, berriz, jakinarazi digu Murtzia eta Madrilgo kontzertuak bertan behera utzi dituzten arren, oraindik balitekela Bartzelonako eta Bergarako kontzertuak egitea.

Nork: iker.2006/10/16 11:40:59.800 GMT+2
Etiketak: finlandia jam eurovision bergara lordi albisteak kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: