
Tarteka Mexikoko talde ezagun hori gure artera etortzen da. Adibidez, oraingoan Euskal Herria, Lugora, Bartzelonara eta Madrilera joango dira, Mexikoko bira egin ostean. Jarraian, berriz, AEBetatik barrena arituko dira.

Talde horrek corrido mexikarrak egiten ditu ospe handiarekin eta jarraitzaile askorekin, baina arazo handiak izan dituzte euren hitzak direla-eta. Hain zuzen ere, askotan narco-corrido gisa definitu dute taldeak egiten duen musika, narkotrafikanteen eta bestelakoen gaineko abestiak kantatzen dituztelako.
Idatzi artikulu bat