2003an sortu zenetik gaur egunera arte taldeak gero eta oihartzun handiagoa izan du, eta oso epe motzean bi lan kaleratu dituzte, punk eta hardcorea landuz. Autoekoizpenaren aldeko apustua egin dute, eta Musikherria ekimenean ere esku hartu dute.

Taldearen agur gisa, "Shit TV" abestiaren bideoklipa zintzilikatu dute euren webgunean.
Taldekideetako batzuk musika egiten jarraitzeko asmoa dute. Ea bada epe laburrean beste proiekturen baten berri ematen diguten!
Idatzi artikulu bat