Los Viernes al Ron (Antzuola)

Eta hain zuzen, Los Viernes al Ron-eko Iñigo Irizarren lehen une horretatik jaso du lagunen epeltasuna. Argiak piztu, armonika berotu eta folk amerikarraren erroetara eraman gaituen akordeekin ekin dio Irizarrek emanaldiari Zapatadun umearen istorioa kontatzen. Istorioz josita, harmonikaz leunduta eta folk eta blues substantzia askorekin saioari gogotsu eutsi dio. Jendaurrean jotzea zer zen probatzeko aurkeztu dela kontatzen du Irizarrek; bada, ikusleen aurreko bataio honetan fundamentuz bete du zeremonia. Eta baita ondo bete ere, azkenean, ostirala bai baina ur botila triste bat besterik ez du izan aldamenan Irizarrek, saioaren amaieran lagun batek ron botila gerturatu dio arte. Denok egin dugu topa berekin.
Bitter Honey

Agertokian lehen minutuetan epel antzean jardun badute ere abesti bat nahiko izan dute berotu eta indar biziz saio osoari eusteko. Ikusi besterik ez da egon oholtza gainan orduak eta orduak egin dituztela jakiteko. Txukun, klase bikainarekin eta 70eko rock erritmoak kolore askorekin ekarrika, neurriko kontzertua egin dute. Aipatzekotan, bateria jotzailearen esku aparta eta abestien kalitatea. Maila oso altua erakutsi dute kide guztiek maila eta izugari ondo defenditu dute taldea. Benetan txukun.
Army-Arma (Zornotza)

Estiloz guztiz beste mutur batetik etorri zaizkigu zornotzarrak. Rap metal talde bakarra dugu Danbakan eta ezin hobeto defendatu dituzte eure etxea. Erritmoz bizi eta indarrez tinko egurra eman beharreko uneetan ere ez dute galga zapaldu.
Ia arnasa hartzeko denborarik gabe bata bestearen ostean joan dira egurtzen. Pena bakarra izan da abeslariari ez zitzaizkiola hitzak behar moduko argi ulertzen. Osterantzean, hauengatik ere ez du mailak behera egin.
Brankan (Berriz - Markina)

Gaueko beteranoak azkenik. Aspalditik dihardute jotzen eta hiru kide oholtza gainera igota ere, nahikoa zaie bai presentziaz zein soinuz. Gitarra kolpeka ebagiak eginez eta barnetik ateratako kantue saio benetan mamitsua egin dute bizkaitarrek. Hauek ere, aurreko saioan Adi Holdenekoek egin moduan, intentsitatearekin egurra emanez borobildu dute gaua.


Erantzunak
Nork: megustasalsear.2008/11/23 22:08:56.625 GMT+1