Apirilaren 14an marihuanaren eta kanabisaren legalizazioaren aldeko jaialdi erraldoia egingo dute Iruñeako Anaitasuna kiroldegian.
RCN-NOK elkarteak antolatu du. Jaialdia doan da, baina bertara sartzeko gonbidapenak eskuratu beharko dira. 17:30etik 02:30era bitartean ez da zuzeneko musika etengo.

Mota askotako taldeek esku hartuko dute: Miguel Caldito rumberoa, Extremoduron aritutako Uge musikaria, Mallorkako No Children punk rock taldea, Nafarroako Khamul talde metaleroa, Iruñeako Dikers punk-pop zaleak, Tonino Carotone bizizalea, eta bukatzeko, Kiko Veneno eta Raimundo Amador handiak.

Jaialdiko aurkezpenak egiteko arduraduna Karra Elejalde aktorea izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dute Nafarroako hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko dutela, marihuana eta kanabisa legaliza dadin.
Idatzi artikulu bat