III. edizioaren aurkezpena eguerdian egin dute Elgetako Espaloian.

Aldaketak
Danbakaren hirugarren edizio honetan aldaketa nabarmenarekin gatoz: Debagoienaz gain, Debabarrena eta Durangaldera ere zabaldu dugu berau.Horrez gain, aurten 20 talde sailkatu beharrean, 24 taldek izango dute zuzenean jotzeko aukera. Horietatik 14 Debagoienekoak izango dira, eta 10 aipatutako beste eskualdetakoak. Hortaz, aurten 5 kontzertu beharrean, 6 izango dira, eta gero finala.
Sariak
Sarietan ere bada berrikuntzarik:- Lehiaketako talde onenak Shot! grabazio estudioan diskoa grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kalean izango du.
- Debagoieneko talde onenari ere sari bera emango diogu. Hortaz, aurten bi disko izango dira kalean, bat beharrean.
Izenematea
Taldeek grabazioak aurkezteko izenematea zabalik dago. Parte hartzeko baldintzak izango dira- une honetan kontratu diskografikorik ez izatea
- taldekideetako bat gutxienez Debagoienean, Debabarrenean edo Durangaldean erroldatuta egotea
Bidaltzeko, hiru bide:
- danbaka@danbaka.com helbidera bidali dezakezue
- posta arruntez Danbaka / 132 postakutxa / 20.500 Arrasate
- Goienak Arrasaten, Aretxabaletan edo Bergaran daukan edozein egoitzatara eraman.
Kontuan eduki aurreko edizioan finalean egon ez diren sei taldeez gain, beste edozeinek berriro parte har dezakeela, baldin eta kantu berriak aurkezten baditu.
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.
Kontzertuetako datak
Edizio honetan sei kontzertu eta finala egingo ditugu. Guztiak egubakoitzetan:- Urriak 17
- Urriak 31
- Azaroak 14
- Azaroak 28
- Abenduak 12
- Abenduak 19
- 2009ko urtarrilaren 16an finala
Anima zaitezte!
Animatu taldeak izena ematera. Lehiaketak gero eta oihartzun handiagoa dauka. Kontuan izan aurreko edizioetako finalistek oihartzun dezente lortu zutela: Lehenengo edizioan Sharon Stoner Bilbo Hirian euskal talde onena, Azkena Rocken jo eta orain bigarren diskoa prestatzen; Mutedek bi disko dagoeneko; Potemkin orain geldi Latzenengatik baina diskoak harrera oso ona. Bigarren edizioari dagokionez, Aby-Kemek oso harrera ona izan du aldizkari espezializatuetan; Belcebluesek irailean diskoa kaleratuko du.Gainera, kontuan hartu Danbakan talde guztiak direla irabazle. Apuntatzen diren guztiak mp3ak eta fitxak Danbaka.com-en, kontzertu guztien berri zabala telebista, prentsa, Internet eta irrati bidez.

Idatzi artikulu bat