
Oraingoan, berriz, bi ekoizpenekin datorkigu Estoldetan. Batetik, Martxoak 31 Durangoko aspaldiko taldearen zuzeneko lan berezia; eta bestetik, Sei Urteren zuzeneko diskoa.
Bi diskoak aurtengo martxoaren 31n Durangoko Plateruena aretoan egin zuten kontzertu berezian oinarrituta dago. Hain zuzen ere, data horretan bete ziren 70 urte faxistek Durango bonbardatu zutela. Horregatik, 11 urtez isilik egon den Martxoak 31 taldeak kontzertua egin zuen; eta Sei Urte taldea ere agertoki gainera igo zen.

Hala, Sei Urtek "Plateruenan Zuzenean 2007-03-31" CD eta CD-Roma kaleratu du; eta Martxoak 31 taldeak "1937-2007" CD eta DVDa. Lehenean audioko 11 abesti eta ikus-entzuteko 4 abesti batu dituzte; bigarrenean, berriz, audioko zein ikus-entzunezko 17 kantu daude.
Sei Urte taldeak euskarazko pop-rock dotorea egiten du; eta Martxoak 31 taldeak, berriz, pop-rocketik hardcore melodikora bilakaera izan zuen. Are gehiago, Sei Urte taldean Martxoak 31n ibilitako musikari bat dago.
Idatzi artikulu bat