Bi talde horiek ikusteko aukera maiatzaren 30ean eta 31n Getafen (Madril) egingo duten Electric Weekend jaialdi berrian izango da. Horiez gain, oraindik jakitera eman ez dituzten beste hainbat taldek esku hartuko dute. Kontzertuak Getafeko John Lennon auditorioan egingo dituzte.

Kaliforniako Rage Against The Machine taldea 2000n desegin zuten, baina iaz berriro bueltatu ziren agertokietara. Taldea sortu zuten hasierako kideak joango dira Madrilera.

Horrez gain, Metalllica taldeak ere konfirmatu du emanaldia egingo duela.
Bi egunetarako bonoak 110 eurotan salgai daude, eta urtarrilaren 22tik aurrera egingo dira eskuragai Ticktackticket webgunean.
Erantzunak
Nork: Demonocrazy.2008/01/19 15:47:31.929 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy