Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/07/26 14:16:07.779 GMT+2

Metalway heavy jaialdia Gernikan

Uztaileko azkeneko asteburuan Metalway jaialdi garrantzitsua egingo dute Gernikan eta Xerezen.

Jaialdi horrek izen handia hartu zuen iaz, lehenengo edizioan. Oraingoan ere kartel esanguratsua egin dute. Heavy zaletuendako Espainiako Estatuko jaialdi esanguratsuena den arren, bestelako talde interesgarriak batu dituzte. Esaterako, Euskal Herrian inoiz izan ez den Ministry, musika industrialaren aita den taldea.

Egubakoitzean, Gernikan Annihilator, Angeles del Infierno, Benedictus, Braimstorm, Dreamaker, Finntroll, Kreator, Stratovarius eta Gathering arituko dira, besteak beste.

Zapatuan, Arch Enemy, Axxis, Celtic Frost, Dark Funeral, Gamma Ray, Metal Church, Ministry, My Dying Bride, Rage eta Testament.

Domekan, berriz, Blind Guardian, Baron Rojo, Edguy, Helloween, Megadeth, Moonspell eta beste batzuk.

Sarrerak internet bidez eskura daitezke Last Minute-n bitartez. Eguneko sarrera 50 eurotan, eta 3 egunetarako bonoa 95 eurotan. 

Nork: iker.2006/07/26 14:16:07.779 GMT+2
Etiketak: heavy ministry gernika albisteak metalway kreator | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: