Zurrumurruen arabera, Tolosako kontzertuaz gain, besteren bat ere emango du Laboak, baina oraindik ez dute jakiterik eman beste emanaldiok non izango diren.

Laboak "Xoriek 17" izeneko azken diskoa 2005eko abenduan aurkeztu zuen, eta zuzenean azkenekoz Donostiako Zurriolan bakearen alde egindako kontzertuan aritu zen, 2006ko uztailaren 11n, hain zuzen ere.
Gero eta zailagoa da Laboa zuzenean ikustea oso kontzertu gutxi egiten dituelako, eta jakin-min handia piztu du albisteak.
Idatzi artikulu bat