Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/12/01 09:17:19.682 GMT+1

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa musikari donostiarra hil da gaur, astelehena, 74 urte zituela. Sustatun irakurrita jakin dugu albistea. Gaur, abenduak 1, goizeko 8:30ean hil da ospitalean.

Abenduaren 23an eman behar zioten Gipuzkoako Urrezko Domina.

Ilunpean saioan elkarrizketa

2005eko azaroaren 30ean aurkeztu zuen Mikel Laboak Bilbon bere azken diskoa, Xoriek 17 izenekoa. Oihana Elortza kazetariak elkarrizketa egin zion orduan Bilbon bertan, Goiena Telebistako Ilunpean saiorako.

Biografia

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren diska batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion eta haien xarma erakutsi.*

Ez Dok Amairu

1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuten. Estilo tradizionala eta berriak elkartuz eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abestu zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin.*

Bakarkako arrakastak

1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori).

Bere lanetan bitxikeria bat badago: LP guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.*

Diskografia

*Euskal Wikipediatik ateratako testuak.

Nork: Danbaka.2008/12/01 09:17:19.682 GMT+1
Etiketak: laboa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: