Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/16 10:44:46.900 GMT+2

Mofo aldizkariaren bigarrena kalean

Rock-and-roll gordin eta izkutuena lantzen duen Mofo fantzine aldizkariaren bigarren zenbakia kalean dago dagoeneko. Aurretik 0 eta 1 zenbakia kaleratu zituzten.



Bermeotar batek gidatzen duen aldizkari berezi horrek beste aldizkariek lantzen ez dituzten rock-and-rollaren alderdiak jorratzen dituzte. Are gehiago, sakontasunean lantzen dituzte.

Zenbaki honetan hainbat elkarrizketa batu dituzte: Le Jonathan Reilly, Deadly Snakes, Kim Salmon, La Banda Trapera del Rioko Morfi Grey, Cancerberos, Motosierra eta abar.

Horrez gain, Swell Maps eta Japoniaren gaineko erreportaje zabalak landu dituzte. Baita ohiko diskoen gaineko sekzioa ere.

Sei euroren truke eskura dezakezue ondoko lekuetan: Bloody Mary (Irun), Musica Autonoma (Donostia), Muga Taberna (Bilbo), Discos Bolan (Bilbo).

Nork: Iker.2007/10/16 10:44:46.900 GMT+2
Etiketak: kim_salmon aldizkaria fantzinea mofo albisteak swell_maps la_banda_trapera_del_rio morfi_grey | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: