Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/02/11 18:39:18.248 GMT+1

Mofo fantzinearen hirugarrena, punkyena, kalean

Mofo fantzinearen hirugarrena kalean dago dagoeneko; eta zenbaki hau berezia da, gainera: Extra Punk moduan izendatu dute.



Bermeoko, Kantabriako eta Kataluniako sasi-kazetari batzuek egiten dute Mofo, eta Espainiako Estatuan rock-and-rollaren gainean egiten den aldizkari osatu, landu eta underground-ena dugu hau.



Hirugarren zenbaki honetan punkaren modari buelta eman gura izan diote, eta "revival" honetan hain ezagunak ez diren punkaren beste alderdi batzuk erakutsi dituzte.

Honako edukiak aurki ditzakezue: Swell Maps taldeko kideei egindako elkarrizketa, komiki lisergikoen gaineko erreportaje zabala, Danimarkako No Hope For The Kids musika taldea, Career Suicide Torontoko taldeari elkarrizketa, Suitzako Nasal Boys taldeari elkarrizketa, 1977 eta 1978 bitarteko Los Angelesko punk eszenaren gaineko erreportaje zabala eta beste asko.



Bestalde, Mofo egiten dutenek beste batzuen inbidiarik ez izan arren, Ruta 66 aldizkariko arduradun Jaime Gonzaloren erreportajeak ere argitaratzen dituzte primizian.

Fantzinea eskuratzeko aukera onena daukazue info@mofozine.com helbidera eskatu edo euren webgunearen bitartez.

 

Nork: Iker.2008/02/11 18:39:18.248 GMT+1
Etiketak: los_angeles punk fantzinea mofo albisteak wipers | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: