
Aspaldian ohi den moduan musika dantzagarriak izango du bere lekua: Tolosaldeko Mulambo perkusio taldea, Kataluniako Rauxa runba taldea, Ekialdeko melodiak lantzen dituen Nour, IƱigo Muguruzaren Sagarroi, Trapatoni Circus Band elorrioarrak, Xabi Solanoren Esne Beltza proiektu berria eta Emon talde bergararra, besteak beste.

Folkari dagokionez, Trikizio zegamarrak, Tapia eta Leturia klasikoak, Pantxoa eta Peio bizirauleak eta beste igoko dira agertoki gainera.

Rocka osotasunean hartzen badugu, berriz, eskaintza zabala da baita ere: SKT Sekuentzia klasifikagaitzak, Kauta metaleroak, Gose elektronikoak, EH Sukarra rockero zaharrak, Fly Shit hardcoreak, Belceblues blueserockeroak eta abar.

Bakarlariek ere izango dute bere lekua, jakina: Anarik, Pettik eta Aitzol Mujika bergararrak, hain zuzen ere.
Bestalde, proposamen bereziagoen artean Iban Nikolai didjeridoo jolearen Samar taldea, eta bertso musikatuak egiten dituen Oinutsik nabarmenduko genituzke.
Idatzi artikulu bat