Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak musikarekin lotutako bost liburu berri kaleratu ditu. Durangoko Azoka aurretik salgai egongo dira.
Paper Hotsak zigiluarekin, Txuma Murugarren idazle eta musikariak batutako hainbat idatzi argitaratu dituzte, "Larrialdietarako irteera" izenpean.

Iaz abiarazitako Bosgarren Haria sailaren barruan, hiru liburu kaleratu dituzte: Andoaingo Bap! taldearen gaineko "Bai, ederki", Joxi Ubeda musikari eta kazetariak idatzita; Urola aldeko Jotakie taldearen gaineko "Urolan pop", Xabi Bordak idatzita; eta Rory Gallagherren gaineko "Kemena eta leialtasuna", Jon Gurrutxaga musikari eta kazetariaren eskutik.


Azkenik, Kajatxu Baltza argazki saila ere abiarazi dute. Horren barruan, Ikor Kotx argazkilariak 1989tik 2006ra bitartean egindako rock argazkien bilduma batu dute "Rock & Klick" liburuan.

Liburu horiek guztiak euskaraz egin dituzte, jakina.

Idatzi artikulu bat