Andoaingo Gazte Asanblada arduratuta dago Udalaren aldetik jaso dituen mehatxuengatik. Orain dela bi aste ertzaintzak gaztetxea bortizki hustu zuen kontzertu bat zegoenean, eta Udalak gaztetxe historiko horren iraupena eten gura du.
Hori salatzeko eta Udalaren asmo hori ez gauzatzeko, Andoaingo Gazte Asanbladak prentsaurrekoa egin zuen abenduaren 16an. Andoainen izan diren bi gaztetxetan ehunka taldek kontzertuak egin dituzte azken 22 urteotan.

Horietako askok prentsaurrekoa egin zuten: Barricada taldeko Drogas, RIPeko Jul eta Txerra, Fermin Muguruza, Doctor Deseoko Francis, Inoren Ero Ni, NCC, PAM, Kokein, Naizroxa, R, Ezin Izan, Fly Shit, Supercools, RAS, Captain Nemo, Gaizkiñe, Brigada Criminal, Bap!!, Lisabö, Erantzun, Royal Canal, Mermaid, 25 Coming to Fire, Ruido de Rabia, Kauta, Neubat, Izeba Pilarren Ilobak eta beste batzuk.

Horiez gain, bideo eta audio formatuan honako taldeen elkartasun mezuak jaso zituzten: Euskal Herriko Su Ta Gar, Andaluziako Reincidentes, Madrilgo Def Con Dos eta Boikot, Bartzelonako Nueva Vulcano eta Aina, eta Australiako Hard Ons, besteak beste.
Idatzi artikulu bat