
1999an sortu zen taldea eta 2005. urtera arte kontzertu ugari egin dituzte. Talde gazte honek Heavy Metal estiloa jorratzen du. Judas Priest, Primal Fear, Helloween, Gamma Ray eta Manowar bezalako taldeak erreferentziatzat hartuta.
Taldekideek bide eta proiektu berriak aukeratu zituztelako utzi zuten taldea. Egun, batetik bestera utzi zuten taldea, eta azken kontzertua Bartzelonako Sonar jaialdian eman zuten Sei Urte taldearekin batera.

Taldekideek bidalitako oharraren arabera "ezin izan ziren behar bezala agurtu" eta "taldekideak elkartu eta jai eder batean azken kontzertua ematea erabaki" zutela esan dute.
Aurten, Durangoko Azokarako "Azken Metal Hotsa" CDa kaleratu dute Estoldetan diskoetxearekin. CD berri hau 2003. urtean kaleratutako 'Metal Hotsa' maketako abestiak eta kantu berriez osatuta dago. Durangoko azokan eta durangaldeko zenbait tabernetan egon da salgai.
Azken kontzertua
Zuzeneko berezia izango da, taldeak sasoi desberdinetako bere kantak nahastatuko dituzte. Sorpresak ere egongo direla iragarri dute.
Berrizko taldeak Iruñeako Akatu taldea izango du lagun giroa berotzeko. Kontzertua zapatuan, urtarrilaren 5ean, 22:00etan izango da eta sarrera doan da.


Idatzi artikulu bat