
Nick Cave 1957an jaio zen Australian, eta azken hamarkadetako rockaren historiako izen handi bat da. 70eko hamarkadan The Birthday Party post-punk taldea sortu zuen Australian; gerora, Europa aldera bizilekuz aldatu zena.
Horren ostean, 1983an, The Bad Seeds taldea sortu zuen punta-puntako musikariekin: Birthday Party taldeko Mick Harvey, Magazine taldean aritutako Barry Adamson eta Einstürzende Neubaten taldeko Blixa Bargeldekin. Heriotzaren eta maitasunaren gaineko kantuak idazten ditu, eta beti ere oso anbientazio iluna eransten diote.

1986an, berriz, The Bad Seeds alboratu eta proiektu poetikoagoetan murgildu zen. Horien artean, 1996an "The Murder Ballads" orain arteko lan komertzialena kaleratu zuen.
Baina, 2001ean, The Bad Seeds taldea berrosatu egin zuen, eta ordutik eurekin dihardu itzelezko kontzertuak egiten.

Bestela, bere aisialdi denboran, beste musikari askorekin kolaborazioak egin ditu: hala nola, Johnny Cash, Pulp, Marianne Faithful, The Pogues taldeko Shane McGowan, PJ Harvey, Kylie Minogue eta beste.
Aurten, martxo hasieran, Dig, Lazarus, Dig! izeneko estudioko hamalaugarren diskoa kaleratuko dute, Donostian aurkeztuko dutena.
Idatzi artikulu bat