Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2011/01/22 10:57:53.382 GMT+1

NOFX taldea bigarren aldiz Barakaldon apirilaren 17an

Kaliforniako NOFX hardcore melodiko taldea apirilaren 17an, domeka, igoko da bigaren aldiz Barakaldoko  Rock Star Live aretoko taula gainera. Horrela iragarri dute Barakaldoko aretoaren webgunean. Kaliforniako taldeak bere webguneko kontzertuen atalean oraindik baieztatu gabe badu ere, sarrerak salgai daude tick tack ticket zerbitzuan, Internet zein telefono bitartez, 27 eurotan (+ aurre salmenta gastuak).

Bigarren aldiz Barakaldon

Ez da lehenengo aldia Barakaldon kontzertua ematen dutela. 2007 egon ziren areto berdinean eta giro ederra sortu zuten. Honen erakusle The Brews abestia jo zuten momentua:


Talde independiente arrakastatsuenetarikoa

NOFX taldea 1982. urtean sortu zuten Fat Mike (Mike Burkett), Erik Sandin eta Eric Melvinek. Taldeak oihartzun handia hartu zuen 1994 urtean Punk in Drublic diskoarekin.

Talde independenteen artean arrakastatsuenetarikoa da; estudioko 11 disko, 16 EP, eta hainbat single kaleratu dituzte. Sei milioi disko saldu dituzte mundu osoan, eta irrati handietan eta MTV katean agertu gabe lortu dute hori; elkarrizketak medio independenteei bakarrik eskaintzen dizkiote.

Nork: Imanol Soriano.2011/01/22 10:57:53.382 GMT+1
Etiketak: nofx barakaldo rockstarlive punkrock skatepunk ska-punk hardcore hardcore-melodiko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: