Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/18 16:40:58.197 GMT+2

NOFX taldeak kontzertua egingo du Barakaldon azaroaren 15ean

2007ko Apirilaren 16an Taipein egindako kontzertua
Argazkia: Camilo Gomez CC Aitortu 2.0 lizentzia

Kaliforniako NOFX hardcore melodiko taldeak kontzertu bakarra emango du Euskal Herrian. Azaroaren15ean izango da eta, hasieran kontzertua Bilboko La Casillan egin behar zutela iragarri bazen ere, lekuz aldatu dute eta Barakaldoko Rock Star Live aretoan izango da.

NOFX taldea 1982. urtean sortu zuten Fat Mike (Mike Burkett), Erik Sandin eta Eric Melvinek. Taldeak oihartzun handia hartu zuen 1994 urtean Punk in Drublic diskoarekin.

Talde independenteen artean arrakastatsuenetarikoa da; estudioko 10 disko, 15 EP, eta hainbat single kaleratu dituzte. Sei milioi disko saldu dituzte mundu osoan, eta irrati handietan eta MTV katean agertu gabe lortu dute hori; elkarrizketak medio independenteei bakarrik eskaintzen dizkiote.  

Sarrerak salgai daude tick tack ticket zerbitzuan, Internet zein telefono bitartez, 28 eurotan.

Nork: Imanol Soriano.2007/10/18 16:40:58.197 GMT+2
Etiketak: nofx barakaldo rockstarlive punkrock skatepunk ska-punk hardcore hardcore-melodiko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: