Maiatzaren 16an Steve Albiniren Shellac talde mitikoa arituko da Bilboko antzokian.
Horrez gain, maiatzaren 18an hiru talde igoko dira Antzokiko agertokira: The Soundtrack Of Our Lives Eskandinabiako talde esanguratsua, AEBetako punk-hardcore belaunaldiko Angry Samoans eta Australiako egungo talde garratzenetakoa den The Drones borobila, hain zuzen ere.

Horren aurretik, baina, apirilaren 13an aurkezpen jaia egingo dute antzoki berean. Australiako The Scientist piztiak, Finlandiako Flaming Sideburns rockeroak eta Tokyo Dragons taldeekin.

Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Idatzi artikulu bat