Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/06/15 16:00:17.495 GMT+2

Nuevo Catecismo Catolico eta Ultracuerpos Arrasatera

Zapatuan, ekainaren 17an, Rock-and-Roll ildoko bi talde oso esanguratsu joango dira Arrasateko gaztetxera: Donostiako Nuevo Catecismo Catolico eta A Coruñako (Galizia) Ultracuerpos. Hitzordua 22:30ean izango da eta  bi taldeek diskoak aurkeztuko dituzte.

Nuevo Catecismo Catolico taldea La Perrera taldeko errautsetatik jaio zen 90eko hamarkada hasieran. Ordutik askotan izan dira Arrasaten kontzertuak egiten. Oraingo honetan zortzigarren disko luzea aurkeztuko dute, "1.530 segundos de..." izena duena. Espainiako Estatuko punk taldeen artean erreferentzia dira donostiarrak.




Ultracuerpos ere arrasatearren aspaldiko lagunak dira. Aspaldi taldeko batzuek High Time taldean jotzen zuten eta Arrasaten behin izan ziren. Horren ostean, The Virus taldea sortu zuten eta ordutik urtero etorri dira Debagoienera. Hain zuzen ere, 70eko hamarkadako jaialdi baten ere esku hartu zuten 50eko hamarkadako Rock-and-Rolla egiten. Azkeneko urteotan Ultracuerpos izena dute, eta oraingoan hirugarren diskoa aurkeztuko dute "The awesome amazing of...". A Coruñak Rock-and-Roll taldeen artean ibilbide garrantzitsua dauka, eta Ultracuerpos horren adibide aproposena dira.


Nork: Iker.2006/06/15 16:00:17.495 GMT+2
Etiketak: gaztetxea arrasate nuevo_catecismo_catolico diskoa ultracuerpos ncc | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: