Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/07/19 18:03:06.796 GMT+2

Nuevo Catecismo Catolicokoak El Vez-en musikariak izango dira

Iraila hasieran Crossroad jaialdia egingo dute Oviedon (Asturias). Aurten ere atzoko eta gaur egungo rock-and-roll talde esanguratsuak ekarriko dituzte: Jason & The Scorchers, Andre Williams, Georgia Satellites eta beste asko.



Horien artean izango da El_vez ere. Elvez Elvis mexikarra da. AEBetan bizi diren txikanoen The Zeros talde mitikoko partaidea, eta tarteka Elvisen eta bestelako rock-and-roll musikari handien bertsioak egiten dituena, oso gutxik moduan.



Crossroad jaialdira etortzeko dela-eta, orain dela gutxi The Zeros taldeak eta Nuevo Catecismo Catolicok agertokia konpartitu zutenean, donostiarrei galdetu zien ea Oviedoko jaialdian bere taldea osatuko zuten.

Donostiarrek baiezkoa eman zioten, eta El Vez-ek taldekideen neurriak eskatu zizkien, neurrira egindako trajeak bidaltzeko. NCCkoek uste dute akaso rock-and-rollaz gain, rockabillya eta beste, punk tankerara jorratuko dituztela. Hala ere, El Vez-en deiaren zain daude, kantuak prestatzeko.

Berez Oviedokoa izango da egingo duten kontzertu bakarra, baina NCCkoak saiatuko dira Donostialdean besteren bat egiten. Horren berri izan ahala, jakinaraziko dizuegu!

 

Nork: Iker.2007/07/19 18:03:06.796 GMT+2
Etiketak: elvis nuevo_catecismo_catolico albisteak el_vez crossroad rock_and-roll | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: